2010/01/31

J.D. Salinger


J.D. Salinger hil da, 'Zekale artean harrapaka' lanaren egilea

91 urte zituen idazle estatubatuarrak.

J.D. Salinger idazlea.
Jerome David ''J.D.'' Salinger idazle estatubatuarra, Zekale artean harrapaka eleberri ezagunaren egilea, 91 urte zituela hil da, Phyllis Wesberg bere agente literarioak jakitera eman duenez.
New Hampshireko bere etxean zendu zen idazlea joan den asteazkenean. 2009ko maiatzean aldaka apurtu zuen Salingerrek baina ongi sendatu zuen hausketa. Hala ere, urte hasieran idazlearen osasunak txarrera egin omen zuen.
''Mundu honetan egon bazegoela baina horren parte ez zela azpimarratu zuen Salingerrek'', esan du agenteak. Wesbergek ere gaineratu du idazlaren espiritua ''familiarekin eta maite zituen horiekin dagoela, pertsonaia historikoak, erlijiosoak, lagun pertsonalak edo fizkiozko pertsonaiak izanda ere''. ''Salingerrek gertukotzat jotzen zituen lagun gutxi batzuek ta bere idazkera maite zuten irakurle askok botako dute faltan egilea'', gehitu du Wesbergek.

2010/01/19

Gure pasadizoak: Eskalada Atxarten


David Fdz. de Gamarrak kontatutakoa:



Duela bi urte, David eskalatzera joan zen lagun batekin uda bukaeran. Lehenengo zatia arazorik gabe igota, bigarrena eskalatzen zuten bitartean bere laguna zorabiatu egin zen. Ez zuen hitzik egiten, baina segurua jartzeko gai izan zen konortea galdu baino lehen. David igo ahal izan zen laguntza emateko. Azkenean, bero kolpe bat besterik ez zen izan, baina oso leku deserosoan.

David Touzón