2012/03/18

Herrien historia aitona-amonek kontatua




Euskadiko herrien memoria historikoa biltzen ari dira nieuskalduna.metroo.es bideoblog-ean. Bideo hauetan gure aitona-amonak ikusiko ditugu elkarrizketa dibertigarri eta interesgarrietan euren herrietako gauza berezienak kontatzen. Euskararen garrantzia eta erabilera, jai nagusien eboluzioa, herriko istorio eta zurrumurruak, pertsonaia famatuak, herriko ohiko lana eta bizimodua, inguruko herriekiko erlazioa, eskolako ohiturak, gerra garaiko kontuak eta abar.

2012/03/15

Hiztegia



mitxoleta from Maite Goñi on Vimeo.

Hondakinak kudeatzeko modu berri bat





Usurbildarrek herrian sortutako zaborraren %80 birziklatu nahi dute. Helburu horrekin hondakinak kudeatzeko modua erabat aldatu dute, eta martxoaren lehenengo hamabostaldian hasiko dira zaborra atez ate biltzen.

2012/03/05

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna



Martxoaren 8a Emakumeen Eguna da, baina ez da ospakizunaren hasieratik horrela izan. 155 urte dituen istorio baten bidez, gaur egun egiten diren emakumearen egunera helduko gara.
1857. urtean, New Yorken, emakume batzuk matxinatu egin ziren ehungintza lantegi batean, emakumeen eta gizonen artean berdintasuna nahi zutelako. Azkenean, fabrika hori erre eta bertan zeuden emakumeak hil egin zituzten. Hala, 1908. urteko maiatzaren 3an, Chicagoko alkandora lantegi batean, emakume sozialistek ospakizun bat egin zuten Women's Day izenez ezaguna, New Yorkeko lantegi hartan gertatutakoa kontuan izanik. 1909-1910. urteetan, greba luze bat antolatu zuten, emakumeak protagonistak izanik. Gehiago irakurri

Idazlanaren hasiera

Idazlanaren sarrerarako lau teknika nagusi landu ditugu. Hona hemen mota bakoitzeko hainbat eredu.