2011/10/20

"Euskaraz" ataria

Natxo Velez
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, martxan jarritako atari honetan EITBko Euskara Zerbitzuaren datu basea kontsultatu eta euskara ikastaro bat egin ahal izango da, besteak beste.
eitb.com-eko euskara atari berria lau hizkuntzatan egongo da, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Erdarotan, euskara ikastaro bat eskainiko du, ordenagailutik bertatik on line egiteko diseinatutakoa. Euskara ikasteko gogotsu dagoen edozein pertsonari bideratutako ikastaroa dugu, hiru.com-ek eskainia, eta beste nonbait hartutako hizkuntza jakintzetan sakontzeko zein ikasketaren oinarri gisa erabiltzeko balio du.

2011/10/19

Euskal pailazoak atzerriko zirkoetan


Euskal pailazoak atzerriko zirkoetan
'Gari, Montxo eta Jose Lontxo' Alemaniako gabonetako zirkora doaz. Horren aurretik urriaren 16an Kursaalen 'Musika familian' zikloan parte hartuko dute.

2011/10/17

Gogoko abestia - "Nire mundura" - Manent

Zeure bizitzako sasoi batean eragina izan zuen abesti batez galdetuko bagenizu zein dela esango zeniguke? Utzi une batez zure emozioak hegaldatzen eta bizi ezazu berriro sasoi hura.

2011/10/16

Bertsolari filma


'Bertsolari filmak ez du amaierarik'
Miren Amuriza da gaur estreinatu den Bertsolari filmeko aktoreetako bat eta berari galdetu diogu 'Mezularia'n, zer itxaropen duten, filmak egin dezakeen bideak eta izan dezakeen eraginaz.

Azalpenak


2011/10/14

Bibliografia

Bibliografia

Programa

eu_eusk_prog_B2

2011/10/13

Kirola eta buru-osasuna


Kirola, buru-osasunarentzat lagungarri
Aritz Olagoik, kirol psikologoak, eman ditu azalpen guztiak

Maria Cristina hotela


'Maria Cristina Hotela ez da lehengoa izango aurrerantzean'
Donostiako hotel ezaguna itxi egin berri dute, eraberritze lanak egingo baitituzte bertan. Ivan Aranzamendi diseinatzaileak lan horiei buruzko xehetasun ugari eman digu.

2011/10/11

Biografia




Fernando Morilloren biografia ikusi nahi baduzue klikatu hemen.
Antton Aranbururena, aldiz, hemen topatuko duzue.

2011/10/07

Aditzak

Aditzak jokatzeko tresna ikusteko klikatu hemen.

Kopuru baten gorabeheren berri emateko

Kopuru baten gorabeheren berri emateko, zenbat igo edo zenbat jaitsi den esaten dugu. Gauza jakina izan arren, testuinguru batzuetan, datu jakin batzuk darabiltzagunean, zalantza sortzen zaigu, eta okertzat dauzkagun formak erabiltzeko tentatuta egoten gara.

Prezioak, tenperatura...

Albisteetan arreta handia ematen zaie prezio, tenperatura, interes-tasa eta beste datu askoren gorabeherei.
Estatu Batuetako Erreserba Federalak puntu erdi jaitsi ditu interes-tasak.
Ikusten denez, halako esaldietan darabilgun egitura zenbat galderari dagokio. Okerra da, beraz, inesiboa (-n) erabiltzea.

EZ *Gasolio litroa bi zentimoan merkatu du Repsolek.

BAI Gasolio litroa bi zentimo merkatu du Repsolek. gehiago

2011/10/05

Hormetako mintzaira


80ko hamarkada amaieran Gasteizen lehen graffitiak egiten hasi zirenetik, Euskal Herriko hormak museo erraldoi bilakatu dira. Betidanik mugimendu jarraitua izan dena, apurka gizartean gazte eta ez hain gazteen artean zabaltzen ari da, zenbait herritan oraindik ere dauden oztopoak gaindituz. Horretaz mintzatzeko graffiti munduko pertsona zenbait bildu dugu, eurak baitira eguneroko borroka horretan lanean ari direnak.

Hizkuntzak ikasteko zentro eleanitza


Interneten hizkuntzak ikasteko ataria

@ "a bildua"

Euskaltzaindiak posta elektronikoan erabiltzen den @ izendatzeko "a bildua" proposatu zuen 2003ko urriaren 24ko bileran.