Mostrando entradas con la etiqueta kultura. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta kultura. Mostrar todas las entradas

2012/03/18

Herrien historia aitona-amonek kontatua




Euskadiko herrien memoria historikoa biltzen ari dira nieuskalduna.metroo.es bideoblog-ean. Bideo hauetan gure aitona-amonak ikusiko ditugu elkarrizketa dibertigarri eta interesgarrietan euren herrietako gauza berezienak kontatzen. Euskararen garrantzia eta erabilera, jai nagusien eboluzioa, herriko istorio eta zurrumurruak, pertsonaia famatuak, herriko ohiko lana eta bizimodua, inguruko herriekiko erlazioa, eskolako ohiturak, gerra garaiko kontuak eta abar.

2012/03/05

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna



Martxoaren 8a Emakumeen Eguna da, baina ez da ospakizunaren hasieratik horrela izan. 155 urte dituen istorio baten bidez, gaur egun egiten diren emakumearen egunera helduko gara.
1857. urtean, New Yorken, emakume batzuk matxinatu egin ziren ehungintza lantegi batean, emakumeen eta gizonen artean berdintasuna nahi zutelako. Azkenean, fabrika hori erre eta bertan zeuden emakumeak hil egin zituzten. Hala, 1908. urteko maiatzaren 3an, Chicagoko alkandora lantegi batean, emakume sozialistek ospakizun bat egin zuten Women's Day izenez ezaguna, New Yorkeko lantegi hartan gertatutakoa kontuan izanik. 1909-1910. urteetan, greba luze bat antolatu zuten, emakumeak protagonistak izanik. Gehiago irakurri

2012/02/02

Elurra mara-mara





Oraingoan iragarpenek ez dute huts egin. Hemen dugu elurra!
Malutak

2011/11/10

Sustraiez blai

Sustraiez blai, munduko musiken jaialdia, abian da. Aurtengoaren berri izateko klikatu hemen.

2011/10/05

Hormetako mintzaira


80ko hamarkada amaieran Gasteizen lehen graffitiak egiten hasi zirenetik, Euskal Herriko hormak museo erraldoi bilakatu dira. Betidanik mugimendu jarraitua izan dena, apurka gizartean gazte eta ez hain gazteen artean zabaltzen ari da, zenbait herritan oraindik ere dauden oztopoak gaindituz. Horretaz mintzatzeko graffiti munduko pertsona zenbait bildu dugu, eurak baitira eguneroko borroka horretan lanean ari direnak.