2011/10/07

Kopuru baten gorabeheren berri emateko

Kopuru baten gorabeheren berri emateko, zenbat igo edo zenbat jaitsi den esaten dugu. Gauza jakina izan arren, testuinguru batzuetan, datu jakin batzuk darabiltzagunean, zalantza sortzen zaigu, eta okertzat dauzkagun formak erabiltzeko tentatuta egoten gara.

Prezioak, tenperatura...

Albisteetan arreta handia ematen zaie prezio, tenperatura, interes-tasa eta beste datu askoren gorabeherei.
Estatu Batuetako Erreserba Federalak puntu erdi jaitsi ditu interes-tasak.
Ikusten denez, halako esaldietan darabilgun egitura zenbat galderari dagokio. Okerra da, beraz, inesiboa (-n) erabiltzea.

EZ *Gasolio litroa bi zentimoan merkatu du Repsolek.

BAI Gasolio litroa bi zentimo merkatu du Repsolek. gehiago

No hay comentarios:

Publicar un comentario