2011/10/20

"Euskaraz" ataria

Natxo Velez
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, martxan jarritako atari honetan EITBko Euskara Zerbitzuaren datu basea kontsultatu eta euskara ikastaro bat egin ahal izango da, besteak beste.
eitb.com-eko euskara atari berria lau hizkuntzatan egongo da, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Erdarotan, euskara ikastaro bat eskainiko du, ordenagailutik bertatik on line egiteko diseinatutakoa. Euskara ikasteko gogotsu dagoen edozein pertsonari bideratutako ikastaroa dugu, hiru.com-ek eskainia, eta beste nonbait hartutako hizkuntza jakintzetan sakontzeko zein ikasketaren oinarri gisa erabiltzeko balio du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario